2017-08-28

Udako bira amaituta...

Epa Kherauzaleok,

Uda honetarako prest geneukan sorgin bira, atzo Bakion amaitu genuen. Eskerrik asko kontzertu hauetara hurbidu zareten guztiei,... eskertu nahi dizuegu bereziki kontzertu bat baino gehiagotara etorri zaretenoi, hau da, kotxea edo autobusa hartu eta Berara, Gernikara, Areatzara edo Bakiora etorri zaretenoi espreski gure emanaldia xumeak ikustera...

Hurrengo asteotan, denbora pitin bat hartuko dugu eraso plan berria gure artean adosteko eta jakinaren gainean izango zaituztegu... Ideia batzuk baditugu ta... ;)

Aupa zuek!