Hamabost urterekin, Rockak, punkak eta Jazzak bultzatu zuten baxu elektrikoa jotzera eta urte batzuen bueltan, baxujole gisa sartu zen GARTXOT euskal folk taldean. Talde honetan musika herrikoiak ezagutu, euskararekin maitemindu eta bouzouki irlandarra, kitarra akustikoa eta mandolina deskubritu zituen, bere musika tresna nagusiak bilakatuz. Hortik aurrera eta KHERAU bere bizitzako proiektu pertsonala sortu baino lehen, hainbat proiektutan parte hartu du (RUAILLE BUAILLE, AK-37, ...) Horretaz aparte inkurtsioak egin ditu soinu tresnen eraikuntzan, grabazioan, edizioan eta produkzioan.
Grabazio hauetan hartu du parte / Diskografia:
• Gartxot (DDT- 1998): baxu elektrikoa
• Gartxot – Egun berri bat (Autoprodukzioa – 2000): Baxu elektrikoa
• UPV/EHU-ko Abesbatza – African Sanctus (UPV/EHU - 2002): baxu elektrikoa
• Matinal System (Matinal Records - 2004): perkusioa (udu)
• Hainbat artista – “Non baino hemen” Bagatzako jaietako kanta (autoprodukzioa - 2007) : konposizioa, produkzioa, baxua, kitarra, mandolina, ukelelea,...
• Zhêro – 1. Demoa (autoprodukzioa): kitarra elektrikoa.
• Ruaille-Buaille: “/´ru:lә `bu:lә/ (pronounced "rula-bula")” (Several Records 2009): Bodhrám, baxua, kajoia, udu, baxu elektrikoa, bouzoukia, mandolina eta koroak.
• Xabier Aburruzaga - Denboraren Naufrago (Elkar - 2009): Bodhrán
• AK-37 - Arratiko kanta galduen bilduma III (autoprodukzioa 2010): Kitarra akustikoa, bouzoukia, mandolina eta konponketak.
• Kherau – Munduan Ortozik (Baga Biga – 2010)
• Kherau – Aukhera (Gaua Records – 2014)
• Juanjo Otxandorena – Eskuaire (Aztarna – 2019)
• Kherau – Phrolck (Elkar – 2021)