Asteburu honetan bidaian ibili gara. Occit´amo jailadian jo dugu, Italiako iparraldean, Monviso azpian eta bertan, geure musika, kultura eta hizkuntzaren zati bat eskeini dugu.
Jaialdi honetan Okzitaniar hizkuntza eta kulturaren inguruan hainbat kontzertu, tailer, azoka eta aktibitate ezberdinak antolatzen dituzte urtero. Primeran pasa dugu, jende oso jatorra eta leku itzelak ezagutu eta parranda txikiren bat bota ere... ;)
Jarraian ikusi ahal dituzue egun hauetako erretratu batzuk, gure kontzertukoak eta jaialdiaren beste ekintzatakoak ere...
Photo: Ciara Bruno
Photo: Ciara Bruno
Photo: Ciara Bruno
Photo: Ciara Bruno
Photo: Ciara Bruno
Photo: Ciara Bruno
Photo: Ciara Bruno
Photo: Ciara Bruno
Photo: Ciara Bruno
Argazkiak Ciara Bruno argazkilariarenak dira. Gutxi batzuk aukeratu ditugu baina Occit´amo-ren orrialdean gehiago aurkituko dituzue: https://www.occitamofestival.it/immagini/foto/
Beste hauek guk ateratakoak dira:
Hau gure sorpresa emanaldia eman eta gero deskubritu genuenean
Okzitanian eta Piamonteko bailaranetan jauziak ere badituztela
ezagutzen. Zein ondo pasa genuen dantzatzen, jotzen eta bertoko
jendearekin gozatzen.
Hurrengo geltokiak, gertuago izango dira: Gernika, Areatza eta Bakio: Kontsultatu datak geure agendan:
http://www.kherau.com/p/agenda.html