2017-10-20

Urteko azken txanpa

Aspaldiko kherauzaleok...

Azkenengo bolada honetan sare sozialetan mugimendu asko eduki ez dugun arren, geldirik ez gara egon. Apurka apurka kanta berriak sortzen gabiltza eta espero dugu hurrengo urtean zehar gauzak zehazten joatea, ea  estudioan sartzerik dugun disko berria grabatzeko. Presa barik, baina gelditu barik... Txiri.-txiri...

Bitartean, eta urtea behar bezala amaitzeko, pare bat data apuntatu ditugu gure agendan:

Alde batetik, Nafarroara bueltatuko gara azaroan, Lizarrara alegia, hilak 18, Euskararen aldeko ekintza polit batean parte hartzera. Bestaldetik, "sankeremos" bat itixi dugu Bilbon, Hika Ateneon, abenduak 22, urte amaierako kontzertutxo berezi bat egiteko eta bide batez, betiko lagunekin, hau da, zuokin, elkartu ahal izateko urtea amaitu baino lehen.

Momentuz, hauek dira Kherau-munduko nobedadeak... Zerbait barri izatekotan abisatuko dizuegu!

Ondo ibili!

Argazkia: Gaizka Peñafiel