2017-03-20

Pintxo, pote eta...kontzerturik ote?

Onar dezagun musika izan daitekela ondo pasatzeko aitzakirik onena: "pote batzuk hartzera joaten garela" esan beharrean, "kontzertu bat daukagu" esaten dugu eta etxean ez digute pega askorik jartzen.

Aste honetan trikipoteo "en diferido" daukagu: Bakion hasi ginen atzo, txakolina dastatzen kontzertu ostean, eta pintxoen bila, nora eta Donostira joango gara datorren ostiralean,  emanaldia emango dugula aprobetxatuz. Donostian jo dugunean  beti izan dugu harrerarik beroena, eta ez dugu gutxiago espero aukhera honetarako, beraz, hurrengo ostiralean, martxoaren 24.ean, anima zaitezte Lugaritz Kultur Etxera etortzera, iluntzeko 21:00tan, Kherauko gure koadrilan lekua duzu eta!