Kherauren jarraitzaileak, 2016 aldaketa askoen urtea izan da, baita Kherauren barruan ere. Alexek sexuaz aldatu zuen eta orain Eneritz nahiago du deitzea eta Gaizkak moztu zuen ilea, oso labur.
Azken berria da, zoritxarrez (ejem) Ibonek utziko gaituela, merceria bat jarri nahi duelako, bere betiko ametsa ("con muchos hilos de colorinchis", bere hitzetan) .
Axl Rosek Ibon ordezkatuko du, esperientzia handia daukalako ACDC, Gansanrouses eta Mariachis del Apocalipsis taldeekin, eta askotan abesten duelako Txantxangorriren karaokearekin.
Ikerrek dino "soka gutxiago apurtzen ditu, eta txalekoa hobeto geratzen zaio, eta lorzak? Ba antzeko dabiltzate biak".
Angus(tias) Youngek txarto hartu du berria eta "putos folkis fresas de los huevos, negozioa izorratu digute..." esan du, soilik.
(Argazkia: Europa Express, ez da fotoxop, inbidiatsu horiek...) |