2017-03-30

Korrika Gatoz!


 Aupa euskaldunok!

Gaur 20. Korrika hasi da Otxandion eta Korrika Kulturalen ekimenen artean Kherauk eskainiko du emanaldi bat Astrabuduan, datorren apirilaren lehenengoan, 19:30tan. Kontzertua Mendiguren plazan izango da eta, eguraldia lagun, espero dugu euskararen eta Kherauren zale asko lotzea kanta eta akorde batzuk airera askatzeko.

Anima zaitez Korrikan parte hartzera baita gure kontzertura etortzera ere! Zerrenda pasatuko dugu eta!