2016-12-19

O Peio, Peio

Beti izan dugu gustuko kanta zahar hau. Jatorrizko bertsioan, neskato batek behin eta berriro eskatzen dio baimena Peiori oheratzeko. Peiok ostera, geroz eta eginbehar gehiago agintzen dizkio oheratu ahal izan baino lehen. Zerbait garaikideago egin guran, bestelako ikutua eman diegu musika eta testuari sehaska kanta bihurtu arte.

Izan dadila hau KHERAUren aurtengo Olentzero-oparia etxeko txikientzat eta bereziki gure familiara egunotan ailegatu barri den txikiarentzat. Ongi etorri mundura Peio, eta ondo lo egin!
2016ko Abenduaren 15ean grabatuta (Basaurin)



Gaizka Andollo: perkusioa
Aitor Esteban Etxebarria: baxu elektrikoa eta bertsoak
Eneritz Gorritxategi: triki eta ahotsa
Iker Lope de Bergara: flautak eta ahotsa
Ibon Ordoñez: soka tresnak eta ahotsa

Bruno de Zabala: soinu teknikoa eta grabazioa
Zuzeneko soinua

2016ko Abenduaren 15ean grabatuta (Basaurin)

O Peio Peio logale naiz eta
Jinen niza oherat
Har bi muxu edo
Esne-ezti bero
Gero gero gero
Gero gero bai

O Peio Peio logale naiz eta
Jinen niza oherat
Bai ta esan gauero
Mamurik balego
Gero gero gero
Gero gero bai

O Peio Peio logale naiz eta
Jinen niza oherat
Bai ta ni espero
Behar nauzunero
Gero gero gero
Gero gero bai

O Peio Peio logale naiz eta
Jinen niza oherat
Bai ta nahi ezkero
Zain nauzu goizero
Gero gero gero
Gero bai