2014-12-04

KHERAU AZOKHAN!

Kaixo Kherauzale,

Azokara hurbiltzea pentsatuta baduzu, gure azken diskoa "Aukhera" Musikazuzenean standean aurkituko duzu ostiraletik astelehenera.

Gu igandean ibiliko gara handik. Goizeko 11:00etan Ahotsenean Aukheraren aurkezpena egingo dugu ordu erdiko kontzertu txiki batean.

Eguerdiko 12:15etik aurrera aipatutako Standean egongo gara, diskoak sinatzeko edo beste barik, bertaratzen den lagunokin apur bat egoteko.

Igandera arte!