2014-12-09

Aje-eguna

Aupa hi!

Azokaren ajearekin esnatu gara gaurkoan eta balantze oso positiboa atera dugula esan beharra dago. Salmentak primeran joan dira, baina inportantena hauxe da: kherauzale eta lagun berriak ezagutu ditugula eta gure familia handituz doala...

Eskerrik asko Ahotseneakoei eta bertara, gu ikusten etortzeko, etxetik hain goiz irten behar izan zinetenoi, eskerrik asko Musikazuzeneaneko jendeari gure diskoari lekutxo bat beraien Standean uzteagatik eta eskerrik asko bihotzez kherauzale guztioi gurekin bide hau gurekin egiteagatik!

Gora zuek!

Argazkia: Iban Gorriti www.mugalari.info



Mikel Inun-ekin 

Poteoan Eneritz, Maite, Pantxika, Deiban eta Adarrotseko lagunekin

Azokan, Deiban eta Pantxika ezagutu berriak!


Hona hemen Radio Euskadiko Mas que Palabras saioan azokatik egindako elkarrizketa.