2011-06-01

LARUNBAT HONETAN DOBLETEA!! (Kherauren "GIRA RELAMPAGO")

 

Fiunnnn....!! "Visto y no visto" esaten dena ibiliko gara zapatuan...

Aupa denoi!

Oraingo zapatuan, hilak 4, Bizkaian zehar ibiliko gara emanaldiz emanaldi. Izan ere, hitzordu bietarako deitu digute eta biak ala biak onartzea erabaki dugu. Gauzak horrela, larunbatean dobletea dugu eta hortaz, aitzakia gutxi duzue ez bertaratzeko batera zein bestera, eskualde eta ordutegi desberdinetan izango baikaituzue entzungai.

Hona hemen hitzorduok:

  • Arratsaldeko 15:00etan Busturian izango gara Biodibertsitatearen eguna dela eta. "Blitzkrieg" bolo honen ostean bisak nahi dituenak entzun ahal izango ditu:
  •  

  • ...Iluntzeko 20:00etan Enkarterrin: La Quadra (Güeñes) Alboka eguna dela eta. Sorpresak egongo dira!!
Gogoratu: festa Busturian hasiko da eta Güeñesen izango du jarraipena! Batean ala bestean elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazue aupada bero bat:
Biba zuok!