2011-06-06

Ekainaren 4ko IUSTURI-BIRA, kronika:

Iusturiak ez ezik, trugoiak eta zaparrada itzelak iragarri zituen Euskalmetek zapaturako, halere, txubaskeroa etxean utzita, gozatu ahal izan genuen egun eder batez.

Eguna ohiko gorabeherekin hasi zen. Hitzordua 13:00etan genuen jarrita eta Ibon berandu zebilen. Gure abeslaria agertu eta kotxea kargatzea bat izan zen: bagoaz Busturira!

Madariaga Dorretxea paraje itzelean dago kokaturik: Urdaibai osoa ikusgai dauka landatxo goxo batetik. Bertan eskenatoki eder bat eta inguruan koadrila batzuk jesarrita guri adi. 40 minutuko boloa eman genuen eta ostean disfrutatu ahal izan genuen giroaz. Jaten eta edaten ere eman ziguten jator oso.

 

Ondoren, autoak ostera ere kargatu eta Enkarterrira! Buelta batzuk eman behar izan genituen Alboka Eguneko gunea topatu arte, baina azkenean EUREKA! Berton da!!
 
 Ailegatu orduko 50 bat lagun ari zen alboka jotzen bazkaloste herrikoian. Egia esateko, hainbeste albokari izanda esan dezakegu astrapala ordenatu eta orekatua sortzen zutela. Soinu proba egin artean, erromeri librea izan zen plazan oso ezagunak egiten zitzaizkigun doinuekin.

20:00ak buelta ekin genion beharrari ohi lez: bertsoa eta munduan ortozik. Boloak ostera, ezohikoak diren hainbat kontu izan zituen. Iker eta Ibon normalean baino drogosoago ibili ziren eskenatokian, Alexek dantza txapelketa antolatu zuen bere kabuz, eta Gaizka esne mamitan aritu zen lagunen aurrean. Aitorren atzamar puntek eguneko gehiegikeria ordaindu zuten, puaz jotzen amaitu behar izan zuela. Amaiera aldera, Lehenengo Jotie jo genuen inoiz baino lagun gehiagok taula gainean, Ikerrekin batera hiru albokari aritu baitziren majo batean: Urtzi (Belkrox), Iñigo (Piñax) eta Jabitxu. MILA ESKER DENEI!!



Argazkia: Urtzi Sertutza / POKABROMA diseinuak

Kontzertu ostekoa ere aipatzekoa izan zen, baina horretarako 18 urte baino gehiagokoak izan behar zarete :-)


Hilaren 17an unibertsoko epizentroan izango gara, ez hutsik egin!