2011-05-31

MILA ESKER MEÑAKA!!




Egun on!!

Atzo ez genduan ezer bere idatzi oinagarren bere ostetxuagaz gengozalako. Izan bere, zapatukoak luze jo eban akabuan: lehenegoz esan baharra dogu ditxosozko futbolak atzeratu euskula boloaren hasikerea. Ostean hasi eta esan geinke emonaldian 50 bat pertsona inguru egon zirala, gustura antzean, eta geu are gusturago. Igarri da Meñakaren bueltan diskoa nahikotxo entzun dabela, kanta asko gugaz batera abestu ebezan eta.


 


Amaitu ostean afaltzen emon euskuen herrikoan, ESKERRIK ASKO ENEKO eta KONPANIA!! Jenero goxo-goxoak eta ardau itzela. Afalostekoa ostera, gatxa da kontatzen. Alexek eta Ibonek tresnak atara eta herria alaitu eben. Gainontzekook bertsotan, kantuan ala dantzan aritu gintzezan. Oilarrak kantau orduko danok etxera... majo!!


Gora Meñaka euskalduna eta menderaezina!!