2011-05-23

HURRENGO ZAPATUAN KHERAU MEÑAKAN

Epale kuadrila!

Zelan gabiltzez? Ondo? Geu bere majo baten. Gure Bizkaiko birak aurrera darrai lotu barik eta handik hona gabiltzez, munduan ortozik.

Izan bere, datorren zapatuan, hilak 28, eguraldia lagun, emonaldi ederra emoteko asmoa dogu Solluberen magalean, Meñakan, hain zuzen bere. Oraingo honetan, bertako herriko tabernan joko dogu gaueko 22:00etatik aurrera eta esan lez, aro ona badogu, kanpoaldean joko dogu. Zer esanik ez, gonbidauta zauzie danok. Diskoko kanta danak zein sortu barriak entzun ahal izango dozuez, eta horrezaz gan, jan-edateko jenerorik bere ez da faltako. Hortaz, ortozik zein txankletetan: ERDUZE DANOK!