Zergatik “Lehenengo jotie” diskoko azkeneko kanta?
Diskoko abestien hurrenkeran horrela suertatu zen kasualitatez. Alabaina, pieza xume honi “Lehenengo jotie” izena datorkio albokarako idatzi nuen lehenengo jota izan zelako duela 10 urte inguru.
Diskoa kaleratu genuenetik, albokari lagun batzuk hasi zitzaizkidan eskatzen “Lehenengo jotiaren” partitura. Aitzakiarik ez daukat, egia esan, eta alfer hutsa naizela aitorturik, azkenean beste lagun batek egin behar izan du transkripzioa (Eskerrik asko Mikel!).
Ea Urtzik, Rubenek eta enparauek behin eskatuta ikasten duten eta hurrengo albokada batean elkarrekin jotzen dugun! Beharbada kontzerturen batean laguntza beharko dut jotzeko ere...
Hona hemen “Lehenengo jotie”!