2011-03-07

Diskoaren Aurkezpena Donostian


Ortozik ez, baina aratuzteko zapatak jantzita egin genuen Bizkaitik kanporako gure lehenengo txangoa. Izan ere, horixe izan zen: egun bat KHERAU taldearekin. Goizean lotu azkeneko lanak egiteko, bazkaldu eta furgonetara. Egia esan, normalean baino gehiagorako eman zuen Donostioarainoko bidaiak (ba, ez pentsa!) baina akabuko honen berri beste egunen batean jasoko duzue.

Gipuzkoako hiriburuak, beste hainbat herri eta hiri lez, ihauterietan hartu gintuen: desfileak, mozorroak, poliziak ebakitako kaleak eta oro har jende asko ibilitari nonahitik eguraldia lagun. Kotzertua labur egin zitzaigun, eta aurrekoetan entzun ez den kanta bat baino gehiago jorratu genuen. Emaitza: zapore ona entzule zein musikarion ahoan.

Laster gehiago eta hobeto!