2011-03-17

Martxoaren 24an, KHERAU Santurtzin

Aupa Txo!!!

Planik bai datorren asterako ala?
Hona hemen proposamen errefutaezina!

Datorren ostegunean, Santurtziko Kresala aretoan Munduan Ortozik diskoa aurkeztuko dugu zuzenean Santurtzi Folk 2011. zikloaren barruan. Antxoaren kanpaina hain eskas doakien honetan, ziur gaude portuko behargin eta arrantzaleak bertan izango direla, eta arraunlariek ere ziurtatu digute ez direla entrenatzera joango egun horretan. Kontzertua arratsaldeko 20.00etan hasiko da eta  oraingo honetan, geu bakarrik arituko gara oholtza gainean, besterik ez da behar eta!!

Aurten Ezkerraldean egingo dugun lehenengo kontzertua izango da hau, baina zin egiten dugu ez dela azkenekoa izango.  Halere, itsas herri kresaltsu honetara bertaratu zaitezten animatu gura zaituztegu eskualdeko lagun guztiok, ez zarete damutuko eta. Gainera, aurreko emanaldien aldean hainbat sorpresa izango da han. Animatu eta etorri!

Hona hemen bertara heltzeko altxorraren mapa. Klik egin hemen