2011-02-24

Diskoaren aurkezpena Donostian

Hola Kherauzaleok!

Hurrengo kontzertua Bizkaiko mugetatik kanpo egingo dugula jakinarazten dizuegu, Gipuzkoako hiriburuan hain zuzen ere.
Donostiako hitzordua, martxoaren 5ean izango da arratsaldeko 19:00etan FNAC dendan.

Gipuzkoarrak ez garenok agian laguntza txiki bat beharko dugu haraino heltzeko, horretarako egin klik hemen.

Zapatura arte orduan!