2011-02-17

Hurrengo zita: Datorren astelehenean Derion. Ama Hizkuntzaren Nazioarteko eguna

Otsailaren 21ean Ama hizkuntzaren nazioarteko eguna da. Derion ere ospatuko dute eta Kherau musika taldea gonbidatuta dago. Ekitaldiaren aurkezlea Juan Luis Goikoetxea izango da eta Kheraurekin batera beste bi talde arituko dira.

Hauxe da emanaldiaren egitaraua:

-YNARHU taldea, guaraniar eta latinoamerikar musika.
-BOHUIA taldea, gaur egungo berebere musika.
-KHERAU taldea, euskal musika.

Kontzertua Gurea Aretoan izango da eta 20:30tan hasiko da. 5€ko sarrera ordaindu behar da sartzeko eta irabazten den dirua Baserri Antzokiaren fundazioak jasoko du.

Tximintx. Derioko Euskara Elkartea