2010-11-18

KHERAUren "Munduan Ortozik" diskoa SALGAI dagoeneko!

Esku artean daukagu diskoa dagoeneko. Gure lehenengo lana den "KHERAU: Munduan Ortozik"  datorren astearen amaieran dendetan topatu ahalko duzue, alabaina, taldekideok ere baditugu ale batzuk gure kabuz saltzeko. Beraz, irrikitan zaudeten lagunok eskatu ahal izango diguzue aurrerapen bezala.

Diskoaren aurkezpen ofiziala datorren ostiralean (Azaroaren 26a) FNAC dendan egingo dugu. Bertan, taldekide batzuok prentsaurreko bat emango dugu hedabideen aurrean eta hortik aurrera, denda honetan zein beste askotan aurkitu ahal izango duzue gure "jaioberria".

Internetetik eskatzea nahiago baduzue, beste aukera bat daukazue gure diskografika den Baga-Bigaren web-ean: http://www.baga-biga.com