Atzo Aitor eta Ibon Durangon batu ziren Kherau-ren "Munduan Ortozik" lanaren berri emateko Durangon grabatu zen telebistarako iragarkian.
Bertara, Kherau kideez gain, beste idazleak edo musika talde batzuk gerturatu ziren:
- Gose-ko Osoron eta Iñaki haien lan berria ere aurkeztu zutenak,
- Hala Dzipo-ko Idoia liburu polit batekin "Musika Tresnen hastapenak",
- Jon Arretxe eta bere "7 kolore" liburu famatuaren argitalpen berriarekin,
- Sokaide-ko abeslaria den Naroa euren lan berriarekin Ortozik (geurea Munduan Ortozik deitzen da eta diseinu grafikoen partetik ematen du koinzidentzia asko egon direla, baina prometatzen dugu koinzidentzia izan dela!!)
- Gure lagunak Unai Azkarate eta Piki "Azkaiter Pelox & The Road Band" taldekoak ere, bere CD-berriaren argitalpenaren abisua eman geniola!!
Spot hori ETB-3n, Goiena Telebistan eta Hamaika Telebistan emitituko da Durangoko azoka baino lehen eta Ahotsenea aretoa (hor joko du Kherauk, ez ahaztu!!) promozionatzeko.
Ikusten duzuenez, aurtengo Durangoko Azoka, nobedadez beteta dago, betiko lez. Anima zaitezte azokara eta Ahotsenea-ra etortzera!!