2010-11-20

Laukizko koplen ganeko informazinoa (8 NOBIO)

Geure CDaren libretoan aitatu lez, hona hementxe Eustakio Larrabeitiren ("Eule") ganeko dokumentazinoa. Asier Legarreta meñakarrak eta Joseba Santxo getxoztarrak burutu eben hemen argitaratzen dogun behar etnografikoa.

Izan bere, lanak Uribe aldeko eskualdea (Butroe, Kosta eta Txorierri) sasoi batean zelakoa zan ezagutzen laguntzen deusku. Agirian leiduko dozuen lez, koplok, euskualdearen memoria kolektiboan gordeta egon dira urte luzeetan, eta ohikoak dira berben aldaketak bertsino batetik bestera. Edozelan bere, Legarretak eta Santxok bateratze lana egin eben, ahalik eta osotuen lotu eitezan koplak, egun, eskualdeko bertso eskolatan irakasten diranak.

Asier eta Josebari eskerrak emoteaz gan, Euleren ondorengoei zein euskualdean belaunaldiz belaunaldi koplak transmitidu dabezaneri dedikau gura deutsegu gure diskoaren bigarren kanta hau.