Galdetuko duzue: zergatik jartzen dute hauek eskerrik asko hainbeste hizkuntzetan? zoratu al dira?
Noizbehinka begiratzen ditugu gure webeko estatistikak, (San Google-ek aukera ematen du horretarako) eta beti egoten dira kanpoko bisitariak. Gaurkoan, hilabete honetako gorabeherak ikustean, berriro harritu gara bisitarien jatorriekin: Estatu Batuak, Errusia, Brasil, Argentina, Kolonbia, Irlanda, Erresuma Batua, Puerto Rico, Italia,.... Pasada bat, ezta? Kontuan hartuta, euskera hutsean idatzita dagoela horixe iruditzen zaigu eta pozten gaitu!
Penintsulako bisitariekin berriro ere harritu gara: Madrid, Barcelona, Malaga , Valentzia, Merida, Mallorca, Valladolid, Burgos, Lugo, A Coruña, Logroño, ...
Bueno ba, esandakoa! Eskerrik asko!