2011-03-30

KHERAUFILIA



OHAR GARRANTZITSUA: Gure gaurko sarrera hau ez da batere zientifikoa, hortaz, barka gaitzatela gaian adituak direnek.

Bolo-bolo eta ahoz-aho ailegatzen dira berriak eta notiziak, edozelakoak gainera. Badira jakina, horretarako prestutasun berezia eta aparteko gaitasuna dutenak. Lagun nafar batek Sakana aldean nontzeberri-ak deitzen dietela kontatu zidan orain gutxi. Gurean ostera, kontakatilu-ak ditugu. Bada, horietariko bat, Kheraukide baten laguna dena, horrela mintzatu zitzaion honi orain ez aspaldi:

txo! Trastietan ibili nok sarean ta aitxu zelau mobide tope joatan: -KERAUNOFILIA: tximistekin sexualki kitzikatzeko joera- flipeu!!”

Bada, zer esanik ez, entsegu lokalean horren berri eman zigunean barre algara batean lehertu genuen, eta ez da gutxirako gero! Atera kontuak zelako bizimodu sexuala daukaten KHERAUFILIA dutenek!! Egia esan, gaiak irudimena ustiatzeko beste ematen du zalantza barik.

Edozelan ere, txutxumutxuak beste solas polit baterako aukera eman zigun. Izan ere, tximista berbak baditu gure aldarriko azpieuskalkian egun galbidean doazen aldaerak, hona hemen, oraindik entzun daitezkeenetariko batzuk:

oinaztu, “iyestu” ahozkatzen dute Gatikan,
inusturi, “iusturi” entzuten zaie Urdulizko edadekoei.
Beste barik,
Laster galaxia honetako epizentroan izango dugu boloa, bitartean, kontakatilu gabiltza.