KHERAU

Euskal Folk Akustikoa

KHERAU

Accoustic Folk from Basque Lands

KHERAU

Folk Acústico desde Euskal Herria

KHERAU

Euskal Folk Akustikoa

KHERAU

Accoustic Folk from Basque Lands

KHERAU

Folk acoustique du Pays Basque

KHERAU

Acoustic Folk from Basque Lands

ibilaldia 2013 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ibilaldia 2013 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013-05-30

OHORE BAT IZAN DA

Eguerdi on gazteok!

apurka-apurka bagoaz leundutako aldapak atzean uzten, baina halere, egunotan segitzen dugu jasotzen zuon animoak eta aupadak... MILA ESKER!!

Domekako argazkiez gain, beste bideo batzuk ere jasotzen gabiltza, eta horietariko bat da honako hau. Izan ere, Ibilaldiaren bezperaren bueltan, EiTBren bisita jaso genuen entsegu-lokalean. Hona hemen, bada, horren lekukoa, eta noski: Mila esker HARIAN programako lagunei!!







2013-05-26

Ibilaldiko erretratuak

Arratsalde on jendemodu!

Eskerrik asko gaur gerturatu zareten guztioi. Jarraian ikusi ahal dituzue erretratu batzuk... Eskerrik asko bereziki argazkilariei: Asier Roman, Rubén Saez eta Itxaso Temprano. Gora zuek!












Ibilaldia 2013

IBILALDIA 2013








ALDAPA LEUNDUZ - IBILALDIA 2013
Musika eta hitza: Ibon Ordoñez - KHERAU
Kolaborazioak: Alex Sardui (Gatibu), Zuriñe Hidalgo (Hesian) eta Pello Reparaz & Ruben Antón (Vendetta)
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Ai, ai, ai, ai, ai, ai, ai, ai, ai
aldapan gora, aldapan gora noa ni
tontorrera ere bai, baina
eztauka zentzu bera
helmuga da ibiltzea, ta ez heltzea, IBILI!!
... Ibilaldia,
ez da inolako paseoa
Eztauka zentzu bera,
eztauka zentzu bera...
jarrillero-eroak
jaiotzetiko mendizaleak
Zatozte eta gozatu gure ikastola
Aldapa leunduz Ibilaldia
itsasadarretik zerumugara
arraunean Porturako bidea
aurrean dugu euskararen zubia
Aldapa leunduz Ibilaldia
itsasadarretik zerumugara
arraunean Porturako bidea
berbarik berba mintzo ezkerraldea
Ai, ai, ai, ai, ai, ai, ai, ai, ai
Zergatik esan “love”... “maitasuna” barik
Sentitzen dut baina,
eztauka zentzu bera
maiatzen zaitudala
sentitzen dudanean nik
Eta “amor mio, je t’aime”,
nahiz eta esan esan suabe edo ozen
Eztauka zentzu bera,
eztauka zentzu bera...
ea maite zaitudan,
beraz, ez da galdera
nik maite dut euskera,
euskeraz dut maitatzen.


PRENTSA ESTEKAK:

Bizkaie!
Berria
Eitb
Tele 7
Deia
Hamaika tb
Uk berri

AURKEZPENA:







2013-05-22

IBILALDIA: Mapa eta egitaraua




Eguerdi on, kherauzaleok:

eguna eta ordua iragarrita daude dagoeneko, eta taldearen makinaria guztia martxan dago igandeko hitzordurako: Portugaleteko METRO gunean, 13:00etan.

Eguraldi aurreikuspenek ere euririk ez dela izango diote, beraz ez dago aitzakiarik: bertan ikusi gura zaituztegu!

Baietz denon artean aldapa guztiak leundu!!


2013-05-02

Maiatzeko krabelinak...


Apirilari agur esan ta maiatzeko krabeliñei ondo etorri esan behar dotsiegu.

Krabeliñen artean hilaren azken domekan, maiatzak 26, hitzordu garrantzitsua dekogu euskalzale guztiok.  Aurton, Asti Leku ikastolak Portugaleten antolatzen dauan IBILALDIA 2013 ospatuko da.

Erdu geugaz!!! Kherauk musika ipiniko dau eta zuok???