PHROLCK (2021)
Ni ez nintzen jaio bakean,
lurra nuen sehaska.
Hotza nire loan,
eta nire ahoan,
amorruaren kanta.
Ni jaio nintzen leku okerrean.
Zutik irauten, hilda egon beharrean.
Banoa,
ni banoa.
Banoa,
batek daki nora.
Badoa
heriotza nire bila.
Badago
hilkutxa nire zain.
Nik ez dut ezer nirea,
kendu zidaten dena;
nire bi begiak,
eta nire egiak
lotsatzen zaituztenak.
Basamortuan ahitua,
itsasoan itota.
Eta behin heldua,
nire odol galdua
alanbrada batean.
Nik ez dut ezer baino kemena
Non dago ni existitzeko baimena?
Ez dut gogoratzen non
(e)ta noiz ezin zehaztu,
baina ikusi zintudan
lehenengo aldia ez dut ahaztu.
Geroztik azken nahia,
heldurik azken hatsa:
zu berriro ikusteko
oi, hamaika bizitza
Hamazortzi, hemeretzi
bizitza bizi ditut,
hogeigarrena ez dut nahi
horretan ez bazauz zu
Zinez diotsut, maite
zugatik bizitza dut…
Bai, baina zertarako
nirekin ez bazaitut?
Esklabu jaio izan naiz,
eta inperioak erre,
eta hurrengo bizitzan,
ni neu enperadore.
Kondenarik goxoena,
deitu ba maldizio...
...hilko nintzen mila aldiz
eta zugatik jaio.
Azken bizitza honetan
berriro naiz katu bat.
Gaua zure menpean,
nirean, teilatuak.
Hoberik ez da egongo,
gurea da oskarbia
eta katu batekin….
...dantzan dago ilargia
...dantzan dago ilargia…
Momentu honetan, aurrez aurre gaudenean,
aitortzen dizut jada beldur ez naizela
dantzatzeaz, taupadak bihurtuz lanbro,
buelta baten amaitzear den fandango.
Ta biok bertan, dantza dezagun berriro,
lehenengo aldiz nahiago nuke geldiro.
Nabari nahi besteetan ez nuena,
une hau bada azkenaren azkena.
Ezer ez leporatzeko, ez naiz damutu,
halan bazen, hala bedi.
Zertan zetzan zure jokoa banekien aspaldi.
Jakin arren, berdin dela,
ez dagoela esan beharrik,
behar dut nik….
Zu
hain polita zara…
dolua ta algara
eta pozaren negarra
ahopean dinot/ oihukatu nahi dut
Zu
hain polita zara
milaka zirrara
abesti zahar baten deia
mendeetan lurrunduta….
Konpas gordinak, gazigozo melodia.
Akorde ilunak, urratzen paper bustia.
Zure eztia, goxo bezain samina.
Laztan batez zurietan ozpina.
Zure argi leunak astiro erretzen bonbila.
Aldez aurretik galduta neukan bataila.
Ez duzu eman zure urratsik debalde.
Zeu hain ziur; denbora zure alde.
Gau baten izarren argiak joango dira
eta behin itzalirik, ez gara izango
deriban doan planeta bat baizik.
Merezi izan zuen, nahiz eta ez zegoen xederik.
Behar dut nik kantatu….
Tralara lara, tralara lara
tralara lara lara
ai nor dugun desio
zer eta zergatik?
Maitale ile urdin hau
ondoan oin hutsik,
gozatu nahi al duzu
halako gorputzik?
Ximur bakoitza laztan
batez igurtzirik,
ai nor dugun desio
zer eta zergatik?
Zeuri begira nintzen
aspaldi jarririk;
probatuko al dugu
desira zororik?
Arnasa estutzeko
be presarik barik,
ai nor dugun desio
zer eta zergatik?
Tralara lara, tralara lara
tralara lara lara
ai nor dugun desio
zer eta zergatik?
Tralara lara, tralara lara
tralara lara lara
ai nor dugun desio
zer eta zergatik?
Keinuka natzaizula
begira ilunpetik,
zango azpian dugu
nahiko maindirerik.
Ez ginen jabetuko
balira isilik,
ai nor dugun desio
zer eta zergatik?
Mamiok laztantzean
nonahi da plazerik,
ez baita inon ederra
zer den idatzirik.
Halan be begiradak
badu esaterik,
ai nor dugun desio
zer eta zergatik?
Tralara lara, tralara lara
tralara lara lara
ai nor dugun desio
zer eta zergatik?
Tralara lara, tralara lara
tralara lara lara
ai nor dugun desio
zer eta zergatik?
(Musika, letra eta moldaketak: Ibon Ordóñez)
Haizearen kilikak saltoz salto,
Mariburruntzien hegaletan.
Eguzkia (e)ta itzala muxu batez
murgiltzen dira erreken uretan.
Penak ihartuz, irria itxartuz,
udaberriko arratsen ahotsak.
Iheskor den hodei-zati zuriak,
bidea egiten du gure albora.
Sabelak dino maite zaitudala.
Zure begietan ez dago denbora.
Amets gazteak, garbi (e)ta askeak,
ta haien haziak ereinduz bagoaz.
Mariburruntzien hegaletan.....
(Nomada: Musika eta moldaketak: Ibon Ordóñez - Letra: Miren Amuriza - Aitxitxe Joxemari: Musika: Eneritz Gorritxategi eta Ibon Ordóñez , moldaketak: Ibon Ordóñez)
Izan nintekeen Rami,
Amina, Muhammad, Farah...
Haur batek galdetu zidan:
“zu nongoa zara, bada?”.
Esan nion “bertokoa,
sorlekua dut Araba...”
Eta haurrak bigarrenez:
“bai, baina nongoa zara?” (bis)
Joan nintzen Aaiunera,
Tindufera, Esmarara...
Saltzaile baten galdera:
“zu nongoa zara, bada?”
Esan nion “bertokoa,
jatorrian dut Sahara...”
Eta saltzaileak berriz:
“bai, baina nongoa zara?” (bis)
Amina, Muhammad, Farah...
Bai, baina nongoa zara?
Tindufera, Esmarara...
Bai, baina nongoa zara?
Gorbeiako semea naiz,
basamortuko alaba,
eta esaten didanari
“zu nongoa zara, bada?”.
esplikatu beharrean
nire izate nomada,
orain neuk galdetzen diot:
“barkatu baina nor zara?” (bis)
Aspaldi naiz jendeartean
sentitu atzerritarra.
Eta nire arima haginka
daramat nonbait harra.
Jaten nauen barne hutsak
markatzen nire iparra.
Sei barroteren atzean
dago oihuka kitarra.
Lagunak izan baditut,
arima iragazgaitza.
Inoiz ez ziren bustitzen
bazetorren ekaitza.
Aterpetik zein errezak
iritzi eta epaitza.
Handi etortzen zitzaien
batzuei “lagun” hitza.
Bide iluna da nirea
eta bakarrik nago.
Itzalbako mamu gisa
infernutik harago.
Barrezka zaudeten horiek,
itxuraren esklabo
Ez ote zaudete zuek
ni baino bakarrago?
Jada ez dut ezer espero,
malko faltsurik ezta.
Ondo geratzea bada
bakarrik gure kexka.
Barkatu ez banaiz batzen
baina ez da nire festa.
Hondora dadila ontzia
eta gozatu orkestra.
Bide iluna da nirea
Eta bakarrik nago.
Itzalbako mamu gisa
infernutik harago
Barrezka zaudeten horiek,
itxuraren esklabo.
Ez ote zaudete zuek
ni baino bakarrago?
Bai orain etsita nabil,
agian dut merezi.
Traizio bakoitzeko harriak
bihurtu ditut harresi.
Barruan pizti bat lotuz
baita hainbat ahulezi.
Ni neu naiz nire kartzela,
ezin nigandik ihesi.
Bide iluna da nirea
eta bakarrik nago.
Itzalbako mamu gisa
infernutik harago.
Barrezka zaudeten horiek,
itxuraren esklabo.
Ez zarete egongo zuek
Ni baino bakarrago!!
Bermeoko portuan goizeko ordu bixetan
Bermeoko portuan goizeko ordu bixetan
Ez da besterik entzuten,
ez da besterik entzuten,
ez da besterik entzuten
Atrakaizu batela!!
Bi aeroplano pasata, bat itsasora jausi.
Bi aeroplano pasata, bat itsasora jausi.
Ekarri Sebastiana,
ekarri Sebastiana,
ekarri Sebastiana
artzan enkalleta itxi.
Egixe da, egixe da, nik ikusi dodalako.
Egixe da, egixe da, porque lo he visto yo.
Egixe da, egixe da, nik ikusi dodalako.
Egixe da, egixe da, aaa...
Abustuen hamabixen, Patxi Bermeora etorri.
Abustuen hamabixen, Patxi Bermeora etorri.
Ekarri katxalotie,
ekarri katxalotie,
ekarri katxalotie
Artzan ustelduta itxi.
Egixe da, egixe da, nik ikusi dodalako.
Egixe da, egixe da, porque lo he visto yo.
Egixe da, egixe da, nik ikusi dodalako.
Egixe da, egixe da, aaa...
Egixe da, egixe da, nik ikusi dodalako.
Egixe da, egixe da, porque lo he visto yo.
Egixe da, egixe da, nik ikusi dodalako.
Egixe da, egixe da, aaa...
Egixe da, egixe da, nik ikusi dodalako.
Egixe da, egixe da, porque lo he visto yo.
Egixe da, egixe da, nik ikusi dodalako.
Egixe da, egixe da, aaa...
porque lo he visto yo...
Nor da etsaia eta zein da aitzaki(a)?
Nor borrokatu, nork etsi?
Noiz zulatu dugun lubaki
bihurtu den gure hilobi?
Zenbat esan (e)ta zenbat gorde?
Zer azaldu eta nork behar?
Zenbat galdera falta eta...
...zenbat erantzun sobera... (bis)
Iluntzeko ordua da etorri
eta gu nora barik ta siku eztarri,
bai zaharra baina ez leku txarra
taberna hori.
Behin atea gurutzatuta,
lurruna bentanetan eta zarata,
pekatari, galtzaile, gautxori
(e)ta bi pirata....
...momentu txiki batez,
miseriak ahazten,
ta goza, ze poza
merke da saltzen,
taberna baten.
Banda bat bada(g)o jotzen
guztiok dantzan
tragu bat nire esku(e)tan
irribarretan
gertu nire lagunak
(e)ta zu nire beso artean
Zerbitzariari deabruak
esaten txarto joaten jakola, ostera,
arimek gorantz kotizatzetik,
negozio(a) ixtera.
Argi eskasak badauz ostondu,
ardotan naufragatutako lau lagun,
gezur lehia abian, ta agian
laurak txapeldun...
...momentu txiki batez,
miseriak ahazten,
ta goza, ze poza
merke da saltzen,
taberna baten...
Banda bat bada(g)o jotzen
guztiok dantzan
tragu bat nire esku(e)tan
irribarretan,
gertu nire lagunak
(e)ta zu nire beso artean.
Mundua konpontzen,
barratik edaten,
bakardadea
sagardotan hondoratzen.
Maitasun laburrak,
gau bakarrekoak
goizeko ordu txikitan sortutakoak,
ta lotsabakoak, taberna baten....
Banda bat bada(g)o jotzen
guztiok dantzan
tragu bat nire esku(e)tan
irribarretan,
gertu nire lagunak
(e)ta zu nire beso artean.
larala larala...
Adios, ene maitia, adios sekülako!
nik eztit beste phenarik, maitia, zuretako,
zeren üzten zütüdan hain libro bestentako!
Zertako erraiten düzu adio sekülako?
uste düzia eztüdala amodio zuretako?
zük nahi balin banaizü enükezü bestentako.
Nik eztit beste phenarik, maitia, zuretako,
uste düzia eztüdala amodio zuretako?
zük nahi balin banaizü enükezü bestentako.
1. Amama
Gerra osteko sasoian gertatu ziranakKontau euskuzan baten Sestaoko amamak
Preso luze emon eban bere aita zanak
Istoriak ikaratu gintuezan danak
Bilboko espetxean bere aitak urte bi
Egunero joakola bisitan aitteri
Hara arte heltzeko bere galdu egun erdi
Baina askatu artean holan behar segi
Akabun jeneralak antza eban parkau
Eta horretarako gutuna idatzi dau
Baina papel ziztriña belu zan ailegau
Bidean galdu ebazan hiru aste edo lau
ta heldu orduko aita fusilatuta dau
Enterratzeko bere falta da dirua
Prestamistara joan ta hau bere karua
Halan be ailega jakon hiletan ordua
Samurra ez eban euki hak bizimodua
Amamak esan eban daula parkatuta
Hori bertute dala ezin jako uka
istoria ez daiten lotu denboran galduta
ez daiguzan gureak itzi hor ahaztuta.
Akabun jeneralak antza eban parkau
Eta horretarako gutuna idatzi dau
Baina papel ziztriña belu zan ailegau
Bidean galdu ebazan hiru aste edo lau
Amamak esan eban daula parkatuta
Hori bertute dala ezin jako uka.
Istoria ez daiten lotu denboran galduta
Ez daiguzan gureak itzi hor ahaztuta
Ez daitezela lotu guzurrez ostuta
3. Txakolin Barri
Txakolin barri, baiKostaldeko txakolin barri kupelan
Lagun artean edan
Txakolin barri, bai
Kostaldeko txakolin barri kupelan
Bertso zaharrak, bai
Bertso barri eta zaharrak dekoguz
Lagun artean kantuz
Bertso zaharrak bai
Bertso barri eta zaharrak dekoguz
Beharra goizero, bai
Beharra gogor eta goizero lantegin
Lagun artean ekin
Beharra goizero, bai
Beharra gogor eta goizero lantegin
Izarrak jantzan, bai
Izarrak kantari ta jantzan hainbat gau
Lagun artean kherau
Izarrak jantzan, bai
Izarrak kantari ta jantzan hainbat gau
4. Isiltasun Ituna
Ohiala igo, antzezten hasi, barreak dakar samina...Istorio honek noiz utzi zion izateari ipuina?
Bakardadea, lagun zorrotza, orain daukat lagun-mina
Ebidentziak menderatuta itotzen zen izokina.
Hemen naukazu, gor eta itsu, mutu den oihularia
isiltasun itunak zolduta oroitzapenen zauria
Dantzari eroa, noraezean, karuegi bidesaria:
ez da(g)o malkorik nire begi(e)tan, baina ariman bai euria
Zure irlara heldu ondoren labirinto zen saria:
Barruan pizti, kanpoan ehule, moztu zenuen haria...
kandela itzaliz, azala erre, ezkoaren ernaria,
hegoak eman gero urtzeko, bero bako Eguzki-argia
Hemen naukazu, gor eta itsu, mutu den oihularia
isiltasun itunak zolduta oroitzapenen zauria
Dantzari eroa, noraezean, karuegi bidesaria:
ez da(g)o malkorik nire begi(e)tan, baina ariman bai euria
Niretzat zenuen negu luzeak negutu zidan irria
udagoienak gehiegi eta oso eskasa udaberria
Babelgo Dorreko hondakinetan izan behar nuen harria
Zerua ukitu nahi eta ezin, amets-gabeen deserria
Hemen naukazu, gor eta itsu, mutu den oihularia,
isiltasun itunak zolduta oroitzapenen zauria
Dantzari eroa, noraezean, karuegi bidesaria:
ez da(g)o malkorik nire begi(e)tan, baina ariman bai euria.
5. Arin in dantza (Tarantella)
Trago bakar batez edan gendu(e)n gaba laburra, bion artean, olgetanIratzargailuaren musika: izaren-arteko dantzaren soinu-banda
Napoliko ragazzak bazeukan ariman sartunde tarantella,
bizi zen azkar, arin eta ariniketan... bizi dantzatzen bizitza dantza dala eta
Questá tarantella che muore di pena
se non la si balla con velocitá
zai zoi bele, zapatan be,
atarako dogu txispa
Ireki kupela emoi(o)zu kandela
lotu zaitez kalejirara
zai zoi bele, erdu zeu be,
agortuz doa denbora
Denboraren pozoi maltzurrak ez deko prisa
Erlojuaren armiarmak ziztatuak gisa
Bizitza joaku arin batean inork ez euskun abisa
Arin (eg)in dantza, hasi da, antza, hilbeharraren trikitixa
Hila bat pasata galdu neban bere bisita, (e)ta zita horren ordean
hauts zuri gramo biren trukean aldatu nindu(e)n, hori bai dok irautea...
Eta Napoliko neskatoa, zen bere izena bezain argia,
bizi zen azkar, arin eta ariniketan... bizi dantzatzen bizitza dantza dala eta
Errezitatua:
Oraingo sasoiak jokatuko dira momentu batean lehenaldian
historia dan hori, historia izango da oroitzeko inork ez dagoenean
Erritmu frenetiko, ez itzi etsiko, ez ei dala betirako gaurkoa
hau kontzeptu klasiko, basiko, tipiko, topiko, hala be ardurazkoa
Eta DANBA! Eta Big-Bang eztanda! Lur-planetan baztanga! Eta GANBAK! (e)ta txakurraren zaunga! hau tximino luzanga: bere txanda! Kanpai bateko danda!, hau parranda, banda, samba...! edanda: dzanga-dzanga! kriston ganga! Zure unea behin janda...betiko geldi zaitez lurpean etzanda!
6. Nevada
Larreko enbata zuriakBakardadean euriak
Gozo naroa zeugana Nevadako ilargiak
Ardi galdu etorkina
bertokoentzako zikina
burua galduko neuke, akorduan ez bazina
AI OI ENE, besotan zintudan alaba maite
AI OI ENE, Aitaren alaba, neguko lore
Hiru metroko edurra
Ta urratuta zintzurra
Askok iruntsi genduan bizi barrian guzurra
Aiztokadak bihotzean
Ta makalen azalean
Helduko ez jatzun gutuna lotu zuztarren artean
6 urtez behar eskasa
artaldearen anabasa
etxea iztea honen truke e’jatan egin erraza
zeu munduratu orduko
sehaska ondoari uko
barriro alkar ikustean ez zaitut ezagutuko
8. Badakit Zagozana
Badakit zagozana kortina arteanneure bertsoak entzuten, Maite, kamisa hutsean
Dardakadan gorputza, malkoz aurpegia
saminez kontau behar deutsut, Maite, geure tragedia...
Aitak bisita e(g)in deutso, gaur zeure nebari
neure ezkontza zarratzeko, Maite, dotea sei txarri
Agindu dauan hori, kunplidu behar dot nik
zeure etxeari lotuta, Maite, koinata izanik
Mila zortziehuneko, martian lehena
buru-hilketa jazo zan, Maite ta Kattalinena
9. Laumilagarrenetik
Lau milagarrenetik
Mintza nahi norbaiti,
jada ez da sentitzen
norbera gizaki
lehen hezur ta azal
orain bi zenbaki
erreparatu arren
zeruko izar bati
arima zer ote zen
gaur inork ez daki
10. Salbatzaile
Deabruak konta zidan berak dakien jokoaren sekretuafitxa gorria mugitzen duzula ustean datzala trukua/jokua
Jarrai ezazu, zure txanda da, taulan den bide markatua
Banka beti irabazle eta fitxa zeu zarela ez zara ohartua?
Mutiko, salbatzailerik ezean
jabetu behar duzu, ezinbestean:
Mesia duzu ispilu aurrean
Neskato, esnatu, kexatu ordean,
askapena ez da etorriko bapatean,
ekiten baizik (e)ta jo ta kean.
bera, zu eta ni, gu bitartean!
Kartzelako barrek “askatasuna” hitza dute marraztua
barnean txintxo, geldi, “libertadean” zaude espetxeratua
katea luzatzen dizute biziarazteko kontrolatua
berriro noiz laburtuko dizuten beldurraren esklabua
Altxa ezazu zure ahotsa, altxa burua, altxa ukabila
altxatu, zutitu, orain dugu gure AUKHERA
(Errezitatua): Gizona esnatu (esnatu!) eta andra esnatu (altxatu!), atsoa esnatu (gauzak aldatu!) gaztea esnatu. Gaztea esnatu, atsoa esnatu, herria esnatu! Esnatu!
Mutiko, salbatzailerik ezean mesia duzu ispilu aurrean, askapena ez datorrela bapatean ekiten baizik ta jo ta kean, bera, zu eta ni, gu bitartean, altxatu, zutitu, orain dugu gure aukhera, herriaren aukhera bai, BAI!
12. 1847
Milla zortzi ehun eta berrogei ta zazpi,Urte hartan jo nuen Oyartzungo Txipi.
Geroztik hemen nabil gotti ta behetti;
Beñere ez hil, bañan irriskutan beti.
Ez deia bada pena ni nabillen plantan?
Duru bat ez dut izan nere bizi santan.
Egunian xanpoin bat alderatu faltan;
Nere denbora juan da geroko esperantzan.
Denbora juan eta hasi naiz pensatzen
Zahartziak eztuela gauz'onik ekartzen.
Pixa laburrago jaz danikan aurten;
Zapatak puntatik hasi zait usteltzen.
Jaz zapatari eta aurten belaunari:
Zer diferentzia urte batez hori!
Len paretak hautsi nahi, eta orai xirri-mirri;
Nun dudan billatzeko behar ditut ordu bi.
Agiñak galdu eta puskatuak ortzak;
Zintzurra joiten deraut azpiko kokotzak.
Ezpain biak erriak pipa-gider motzak.
Horra nola juan diren gazteko erronkak."
14.Ondarroako Itsas-ertzeko
Ondarroako itsas-ertzekoKresalaren zipriztina,
Eta orduko nerabe biren
Hizkuntzarekiko grina.
Horra historiaren txinpartak gero
Su honen ardatz egina:
Hartu instrumentu bina,
Emon ikutu ezbardina,
Gau hartan hasi eben bidea
Nekez ahal zan imajina,
Kherau bandaren sorkuntza izan zan
Euskarazko maitemina.
Ta Ondarrutik Baranbio aldera
Ardatza izanik euskera,
Geure koadrila handitu jakun
Ta pasa bitik bostera.
Emonkor oso suertatu jakun
Baserriko atmosfera:
izan euskal ikuskera,
ta heldu gugan sinistera.
Bi mila eta hamargarrena,
eskuadroia albiste da:
Ta urten genduan mundura ortozik
Geure historia abestera.
Urte honeetan, sentitu dogu,
inoz bero, inoz hotza:
plaza ugari, eta hileta bi,
banaketa zein ezkontza.
Halan familia honen partea,
da gutariko bakotxa,
sentimenduzko bihotza,
ta euskarazko abotsa.
Harro batean entzuten dogu
geuk sortutako hankotsa:
abiatu dogun ibilbidea
ez da izango bije motza!
MUNDUAN ORTOZIK (2010)
1.- Munduan Ortozik
Amak esan zidanez: “erori, eroriAltxatzen ikasteko izateko zori
Altxatzeko sokarik behar duenari
Bilakatzen zaiola txotxongiloen hari”
Neure poltsa zikina dago hutsez betea
Neure gaztelu ederra teilatu gabea
Nik ez daukat ezer (ez), baino abestea
Nik dauzkat mila bertso zuretzako maitea
Gaztea ez naizelako deitu behar zahar
Dirudun ez izanez, pobrea izan behar?
haiei helduko zaie baita ilunabar
Ikusteko doan direla gaueko hamaika izar
Haizea horrelaxe dabil: munduan ortozik
Bideak eta mugak behar izan ezik
2.- Zortzi Nobioak
Neska politte dago Laukizko herrien; zortzi nobio ein deittuz urte bi t´erdien. Ez ibil bazan beti fineza garbien: zortzigarrena deuko inozko larrien.Lehelengo nobioa ei zan kuberue, mutil galanta baina bekoki pardue.
Bigarren nobioa zan zapatarie, koxoa ixen ezpalitz konsolagarrie.
Hirugarren nobioa dogu alargune, baztar askon jaubie, erederu jaune. Euki ezpazittuzen etxe bete ume egie da zeozer egingo gendune.
Neska politte dago ...
Laugarren nobioak falta deu andrie, alargune da eta errentadorie.
Bosgarren nobioa dogu (i)Eusebio; egunen pezeta bi deukoz diario.
Seigarren nobioa Eustakio “Eulie”, prakazar inuzente, koittedu pobrie. Euki zendun zuk nigez ezkondu gurie, baina (i)eragin neutsun erretiredie.
Neska politte dago ...
Zazpigarren nobioa dogu Eugenio; hari bere izen neutsen hainbet amodio. Hagaz ezkontzearren larga Eustakio; hara hemen non deuketan hainbeste nobio.
Zortzigarren nobioa Jose (i)euzokoa, hamazazpi urteko mutil ditxosoa. Guztiz nago zeugana amodiosoa; zeuk izen berko dozu neure (i)esposoa.
Neska politte dago ...
Zortzi nobio eta zortzi amodio; Josepa akorda zaittez nor dan Eustakio. Hamaka demonino bajagok munduen, Josepa lehengusinek engaina nenduen.
3.- Erresiñola
Erresiñola Frantziara zoazena amari, otoi, neure berri eman baso ederreko txoria, hegan.Amari, otoi, neure berri eman eta aitari tutik ere ez esan baso ederreko txoria, hegan.
Eta aitari tutik ere ez esan txarto esposatu ninduen eta baso ederreko txoria, hegan.
Txarto esposatu ninduen eta hegoaldeko artzain bati emanda baso ederreko txoria, hegan.
Behartzen nauena uzta hartzera jadanik galdu dut nik esperantza
baso ederreko txoria, hegan.
Amagana eroatearen trukean zuretzako musu eta besarkada baso ederreko txoria, hegan.
Erresiñola Frantziara zoazena amari, otoi, neure berri eman
Baso ederreko txoria, hegan.
Amari, otoi, neure berri eman Baso ederreko txoria, hegan.
4.- Ostalerra
Ostalerra begi ñabarra zenbana duzu arnoa?Badut prezio orotarikan(e) bai eta gero bertzea; badut bortza, badut seia, bai eta ere zazpia..
Kartzu bortzekotaik pintaño bat, etxerat joan beharrak baigira.
5.- Jaka Aldatu
Lagun maiteok, itzi (egi)zue arren egiazko hotza izatea zer dan kontatzen bestetan, ostera, sargoria: jantzi bakarra daukanaren komeria.Bazter honeetako jauntxoek erregeak janzten dauena janzten dabe,
neure penak desager daitezan jakaz aldatu beharko neuke besteen moduan.
Jaka aldatu, ganorabako kontuz zabiltz ohial guztia erre daitekeelako jaka kendu, jantzi txaketa laster larrugorritan itziko (zai)ttugu eta.
Akaso marrantaz nekatute egundoko berokia derrepente gorbata atara eben gaurko herritarroi lepoan soka lotzeko.
Zintzotasuna dogu egurra erregai hau baino urriagorik ez da
zoritzarrez ez jateak hitza berotzen dauen gauza bakarra da bihotza.
Jaka aldatu ...
Beti modan, beti dotore beti fresko udetan horren truke, galdu ohore...
...batzuentzat merkea, batzuentzat merkea...
Jaka aldatu ...
6.- Maritxu
Maritxu, nora zoaz eder galant horiIturrira Bartolo nahi badezu, etorri
Iturrian zer dago?
Ardotxo zuria
Biok edango degu nahi degun guztia
Zoaz zu lehenago eta alde egin iturrira
zure aita jauna guri dago begira
kopeta iluna dauka inguratzen hasi da
gu ikusiz gero behar gaitu kastiga.
Maritxu ez da ardoa baino zure irria
asetuko didana dudan egarria
Bartolo bare ezazu zure angustia
edan nire ezpainetik zuretzako eztia.
Ilunaren beltzean ez du inor begira
ezta igarri maitearen begien distira
gauak ostentzen ditu maitale guztiak
ziur salatuko zituenak argiak.
Sekretuz janzten dugu gure amodio
bi penatuen maitatzearen prezio
estaliz galduko du su honek balio
izateko errautsen doluzko adio
Maritxu, nora zoaz egin duzu atzera
Egunsentiak dio noala etxera
Bakarrik utzi nauzu, banaukazu artega
joan zara iturriko uraren antzera.
Maritxu, nora zoaz lore edertxo hori
urrutira Bartolo, nirekin etorri
elkarren altzotik berriro inoiz (ez) kenduak
libreak, maitatzeko inoren (ez) gatibuak.
7.- Jaun Baruak
Jaun Baruak aspaldinxederak hedatü zütin,
xori eijer bat atzaman düzü
Paubeko seroren komentin,
orai harekin biziren düzü
aspaldian gogun beitzin.
Xedera baliz halako
merkhatietan saltzeko,
Xiberuako aitunen semek
eros litzazkie oro,
halako xori eijertto
zunbaiten atzamaiteko.
Igaran apirilaren bürian,
armadaren erdian,
züntüdan bihotzian,
armak oro eskian;
present espiritian,
manka besuen artian.
Jauna maite banaizü,
erraiten düzün bezala,
kita ezazü, kita ezazü
Erregeren zerbitzia
eta maita herria,
ükhen dezadan plazera.
8.-Amak ezkondu ninduen
Amak ezkondu ninduenhamabost urtekin,
senarrak bazituen
larogei berakin,
eta ni, neskatila gaztea,
agure zaharrakin.
Ama, zertarako dut nik
agure zahar hori?
hartu ta leihotikan
jaurti behar dut nik,
ai ene! ene leihotikan
jaurti behar dut nik.
“Neska, hago isilikan,
aberatsa dun hori,
pazientziz pasa itzan
urte bat edo bi,
hori hilez geroztikan
biziko haiz ongi.”
Deabruak daramala
interesatua,
hau baino nahiago dut
adin berekoa
ai ene! hogei bat urteko
gazte loratua.
9.- All Iron
Arroken kontra burdina,beharraren kriskitina
Odolaren krabelina
kolpez kolperik egina
Barreneroen mina.
Kolpez kolperik taupada
gure amorruaren islada:
Betetzeko ba koilara
burdina atera eta atera
Hau da gure balada.
Meatzaren jabe zorrotza
dirudun denez: arrotza
Pobreari: belarri-motza
Maketoari: esklabotza
Hau da gure dunbotsa.
Jornala lortuz astero;
ugazabaren obrero
kantinan gastatuz gero;
ugazabaren bezero
hau da gure dantza ero.
Hauxe da despedidia
gure penen zergaitia
matxinada basatia
zarataren olerkia
gure lehenengo jotia.