Euskararen sartaldetik... KHERAU!


Ibon Ordoñez: ahots nagusia, kitarrak, bouzouki irlandarra eta mandolina, armonikak, perkusioa, konposizioa, letrak, moldaketak eta produkzioa
Gaizka Andollo: kajoia, djembea eta perkusioak;
Ekain Alzola: baxu elektrikoa;
Iker Lope de Bergara: ahotsa, txirulak eta albokak;
Eneritz Gorritxategi Lariz: ahotsa eta trikia;

Kherau proiektu bizkaitarrak euskarazko folk garaikidea jorratzen du tradiziozko tresnak erabiliz, nazioarteko folklorearen iturrietatik edanez eta herri bertso sortak zein eurek sortutako testuak nahastuz.

Hamalau urte abiatu zenetik, hamaika urte lehengo diskotik MUNDUAN ORTOZIK (Baga-Biga, 2010) eta horren ondoren AUKHERA (Gaua Records, 2014). 2017an PISTA GALDUAK EP-a (AUKHERA, 2017) argitaratu zen eta 2018an hasi zen hirugarren diskoaren aurreprodukzioa  PHROLCK (Elkar, 2021) baina CoViD pandemiak eta konfinamenduak izugarri atzeratu zuten grabazioa eta diskoaren kaleratzea. Azken lan honetan Kherauren pertsonalitateak eta soinu propioak  biltzen dira berriz,  zeinekin azken urteotan publikoaren arreta eta kritikaren errespetua lortu den.