2021-12-03

Disko Berria Durangoko Azokan

Durangoko Azokan ELKAR standean topatuko duzue PHROLCK disko berria.

Hona hemen Susana Sancho idazleak egindako kritika:

"Udako festen giro alaia ekartzen digu Kherauk, sasoi ilun hauetarako alaigarri, Euskal Herriko edozein bazterretan, edonoren eskutik dantzan irudikatzeraino. Laino batean, bihotzaren zuloen aitorpen etsiak ere, ordu txikitan eta alkohola lagun, agian. Joko eta errima inozoen errepikak, aldarrika, edertasun idealak eta traizioak dakartza, baita gu geu izateko eskubide esentziala ere. Baina ezustean, lurraren oihu lazgarria entzuten da, animalien orro basatiekin batera, gure izaera gogotik aldarrikatze aldera"