2021-09-18

PHROLCK (ELKAR 2021)

 

Kalean dago PHROLCK  (Elkar 2021), Kherau proiektuaren azken diskoa.

PHROLCK izenpean batzen dira 15 track, oso anitzak estiloan, baina Kherau betiko markarekin soinuari eta pertsonalidadeari dagokienez. Diskoaren aurreprodukzioa 2018an hasi zen eta 2020ko urtarrilean grabatzen hasi zen arren, asko luzatu da prozesua, pandemia tarteko.

Kherau proiektua sortu zenetik hamalau urte pasa dira oztopoak oztopo,“PHROLCK” (Folk, Pop, Rock...) musika egiten: euskal musika herrikoan errotuta baina urrats bat harago. Azken disko honetan blues, gospel edo countryaren ikutua nabaria da, “Kherau”-soinu propioa eta herriko melodiak baztertu gabe. Hitzak eta konposizioak pertsonalagoak, malenkoniatsu edo festarako aproposak, baina inoiz baino zainduagoak, proiektuak hemendik aurrera hartuko duen etenaldian zapore onarekin uzteko asmoz.