2019-07-02

LANEAN GAUDE...

Aspaldiko kherauzaleok,

Azken bolada honetan ez dozue gure barririk izan. Barkatu ganorabakeria azkenengo kontzertutik, kasik urte batez, hemendik ezer ez publikatzeagatik...

Oholtzatara igo barik egon gara baina ez geldituta, 3. diskoa prestatzen ibili gara eta. Abestiak konposatzen eta probatzen gabiltza, eta dena ondo badoa, laster (hilabete batzuetan...) gure lan barria eskuartean eduki ahal izango dozue. Bitartean, izan zintzo eta jarraitu entzuten gure bi aurrekoak!! XD