2018-02-28

2BasqueDeejays - Sorginak eta Euskaldunak (REMIX)

Gu bagoaz motorrak berotzen Kataluniarako, eta Iruñeko 2basqueDeejays badatoz  beroketan laguntzera hurrengo erremixarekin. Bikoteak Sorginak eta Euskaldunak gure grabazioari beste buelta bat eman dio: tenpoa jaistea, kanta sanpleatzea, filtroak, konpresorearen bounce-a eta gustu handia izan dira errezeta honetarako osagai nagusiak. Eta guri, zinez, izugarri gustatu zaigu.



 Haien SoundCloudeko kanalean agertzen diren beste erremixak entzuteko aukHera ez galdu, merezi dute eta. Eskerrik asko 2BasqueDeejays!!