2017-11-23

ZENBAIT NOBEDADE...

Kaixo Kherauzaleok,

Letra hauen azpian hurrengo kontzertuko kartela aurkituko duzue... Azkenengo kontzertuko bueltako bidaian, Nafarroako txoko hau Ibonen begi klinikoak ikusi eta argazki bat bertan egin behar genuela proposatu zigun. Esan eta egin! Eskerrak leku lasaia dela eta auto gutxi pasatzen direla… XD

Argazkian ikusiko duzue Kherau familia handitzen doala. Iaz Alexek Eneritzi lekukoa pasa zion moduan, oraingoan Aitorrek lekua egin dio Ekaini. Aitorrek bultzada bat eman nahi zion bere bertsolari fazetari eta bertso munduan murgilduta dago bete betean eta poz-pozik, momentuz baxua albo batera utzita. Taldekideon agendak direla eta, egia esan, oraindik ez diogu egin despedidea merezi duen moduan, baina zerbait tramatzen gabiltza… ;)  Taldeko fitxaje berria Ekain Alzola da. Gernikar hau baxulari fina bezain gaztea dugu eta oso mutil majoa!

Hurrengo kontzertua, kartelak dion moduan, Bilbon, gabonak baino lehen egingo dugu. Mimoz prestatzen ari gara emanaldi hau eta kontzertu berezia izaten saiatuko gara. Zuokin batera ziur lortuko dugula!

Kontzertu amaitutakoan, Hika Ateneo aretoan bertan elkarrekin jotzeko parada ere izango dugu, beraz, musikaria bazara, ez ahaztu zure tresna, eta ez bazara, etorri prest dantza eta kanta egiteko.

Momentuz hauek dira Kherau munduko nobedadeak,… laster gehiago...