Kherauzaleok:
Gabonak ate joka dira eta aurtongo akabuko lerroak idatzi gura dizkizuegu zenbait kontu baititugu zuokin partekatzeko:
Lehenengoz, mila esker aunitz eman nahiko genizkizueke joan den abenduaren 11n Bilborockera parajetu zineten guztioi: oholtza gainean jardun zenutenok zein aforoa bete zenutenok handi sentiarazi gintuzuen ordu pare batez. Aste osoan zoriontasun horren aparrean dantzan bageunde lez sentitu gara eta zuon hats beroari esker esan dezakegu beste 5 urtean gutxienez hasitako ibilbideari segida eman diezaiogun indar nahiko hartu dugula: biba zuok!!
Bertzalde, gure facebook-en eta blog honetan, emanaldi horren argazki eta bideoekin gozatu ahal izango duzue. Zuok ere argazkirik hartu bazenuten helarazi diezagukezue bertara. Era berean, telefonoz grabatutako bideo batzuk ailegatzen hasiak zaizkigu eta espero dugu aurki ikus-entzuneko formatuko materialik eskura izatea zuokin konpartitzeko.
Azkenik, eguberririk gozoena opa gura dizuegu gehien maite dituzuenekin goza dezazuen: egin topa San Tomasen gure alde eta laga txakolin baso-erdi on bat Olentzerori 24ko gauean: zintzoak izan zaretenez ziur opari ederrik ez zaizuela faltako biharamunean.
2016an egingo dugu ostera ere topo zuokin, euskarazko akordeak zahar-berritu eta izarrekin dantzan egin dezagun:
Ondo izan!!Hona hemen Asier Olazarrek eta Gaizka Peñafielek egindako argazki ederrak: