2015-09-08

Eskerrik asko OSKORRI

 

Oskorri Getxo Folk Jaialdian. 2015-09-06


 “Hauxe da despedidea” abestuz hasi ziren, eta hortxe geunden guztiok bagenekien kontzertu baten hasiera baino... amaiera batena izango zela. Epilogo bero, hunkigarria eta epiko baten lehenengo kapituloa... baina, azken finean, amaieraren hitzaurrea. Zapore gazigozoa uzten duen horietako bat, denaren eta izandakoaren gozotasuna, baina berriro izango ez delako, mingotsa.

Euskal musikan erreferente bat izan ziren, dira eta izango dira, eta inportantenetarikoak diren arren, ziur aski azken urteotan ez zaie aintzat hartu behar den neurrian. Zoritxarrez, herriko-musikak zorra injustuena ordaindu behar izan du Euskal Herrian: RRV-k ezarri zuen Euskal musikaren kalitate kontrola 80ko hamarkadan (modernoa,e?) eta gaurkora hedatu da, horietan barne sartzen ez de musika gutxiengorako bilakatzeko. Kantak, “militanteak” izateko kontundenteak, elektrikoak, jai girora abiatutakoak izan behar ziren. Eskuetan kalimotxo katxi batekin dantzatu behar ziren, besteek antigoaleko edo biguntxo bat zinela pentsa ez dezatela. Eta entresaka ergel horretan, gazteak eta ez hain gazteak diren entzuleen artean, musikari itzel askok ez dute irabazi merezi zuten esker ona, ez gara kapazak aditzeko zelako sakona den haien ondarea. Oraindik daroagulako, orokorrean ikuspuntu berdina. Eta Euskadi Gazteak eta kotarroa kontrolatzen duten laupabost promotoreek egin dute gainontzekoa. Eta beharrezkoa da hau aipatzea. Euskal Folk talderik onena eta inportanteena dira, izan dira eta izango dira, eta Euskal musikako handienetariko bat, nahiz eta askok ez jakin. Baina noiz ikasiko dugun sustraietara begiratzea ez dela iraganera begiratzea, zuhaitza sustatzen duenera baizik?

Baina haien meritoa ez da bakarrik musikala. euskaldunberrion artean, haiek eta Gabriel Aresti aitzindariak izan ziren, geroago etorriko ginenontzako eredua. Erakutsi ziguten beharrezkoa, posiblea zela, eta hori baino inportanteagoa: "natural" zela eta "naturala" zela. "Euskal Herrian euskaraz nahi dugu hitz eta jolas, lan eta bizi...." abesten dute eta bertoko guztioi oilo ipurdia jartzen zaigu. 

Eta haien aurrean zeudenei, hau da, Euskal kulturaren monopolizatu nahi zutenei eta "pedigria" eskatzen zutenei alde batetik, eta beste alde batetik herri hau eta bere kultura betidanik suntsitu nahi izan dutenei gauza bera azaldu zieten. Eurek izanez. “Geurea dugu erru guztia... baina gaztea naiz eta daukat etorkizuna eskuan...”

Euskal kultura, gaur egun, ezin delako haiek barik ulertu. Chahon, Kanpionen edo Etxeparen maila berean kokatuko ditugu, Laboa, Lertxundi, Ordorika, Itoiz eta beste maisu-maistrakin batera.

“Hauxe da despedidea”, eguna amaitzear dago. Hodeiak gorriz tintatzen ari dira, eta ez dago egunean zehar beste momemturik non argiak gehiago borrokatzen duenik, eta eguzkiak odol dario bataila horretan. Oskorriaren unea. Iluntzen doa eta gaua etorriko zaigu, ipuinen momentua da. Zer egingo dugu? Gure seme-alabei kontatuko dizkiegu beste garai baten ipuinak, oroiminez, eta gaua garailetzat hartuko dugu? Edo nor garen, nor ginen eta nor izango garenaren ipuina kontatuko diegu, izaten, abesten eta amesten jarraitzeko, bihar egunsentia datorrelako? Istorioak gogoratu bakarrik edo gure Historia idazten ere jarraitu?

Bigarrena gertatuko delakoan, bihotz bihotzez, eskerrik asko zuen eta gure bizitzetan kontatu diguzuen ipuin honengatik, Oskorri. 

“Eta hau holan ez bazan, sar nazatela kalabazan”




video



Empezaron cantando “esta es la despedida” y todos los que estábamos allí ya sabiamos que más que el inicio de un concierto era el de un final. El primer capítulo de un epilogo cálido, emocionante y épico... pero, al fin y al cabo, el principio del final. Uno de esos que dejan un sabor agridulce, el de la dulzura de lo que es y lo que fue, pero amargo de lo de nuevo no será.


Son, fueron y serán un referente en la música vasca, y aunque son de los más importantes, seguramente no se les ha reconocido como merecen en los últimos años. Desgraciadamente, la música tradicional vasca ha tenido que pagar el precio más injusto en Euskal Herria: el RRV impuso cual era el control de calidad que debía pasar la música vasca allá por la década de los 80 (¿que modernos somos, eh?) y extendiéndose hasta nuestros dias para convertir en música para minorías a toda aquella música que no se adapte a sus estándares. Las canciones, para ser “militantes” debían ser contundentes, eléctricas y destinadas al ambiente festivo. Se debían poder bailar con un katxi de kalimotxo en la mano y para que los demás no pensaran que eras un blando o un antiguo. Y en esa entresaca estúpida, un monton de increibles músicos no han tenido el reconocimiento que merecen por parte de oyentes jóvenes y no tan jóvenes; todavía no somos capaces de percibir la profundidad de su legado. Porque aún persiste esa misma forma de pensar. El resto lo han rematado Euskadi Gaztea y los 4 o 5 promotores que manejan el cotarro. Y es necesario decir esto. Fueron, son y serán el mejor grupo de folk de Euskal Herria, y uno de los grandes de la música vasca, aunque muchos no lo sepan. ¿Cuando aprenderemos que mirar a las raíces no es mirar al pasado, sino a lo que sustenta el árbol?

Pero su aportación no es únicamente musical. Para nosotros los euskaldunberris (nuevos vascoparlantes), ellos y Gabriel Aresti fueron, junto con muchos otros, pioneros, y ejemplo para los que vendríamos después. Nos enseñaron que era necesario, posible y algo más importante que eso: era "natural" y que era "lo natural". Cantan “En Euskal Herria en Euskera queremos hablar, jugar, trabajar y vivir...” y a todos los presentes se nos ponen los pelos de punta.

Y les mostraron lo mismo tanto a los que desde una parte querían monopolizar la cultura vasca y pedían "pedigrí" como a los que desde otra parte y desde siempre han querido hundir este pueblo y su cultura. Siendo ellos mismos. “Nuestra es toda la culpa...pero soy joven y tengo el futuro en mis manos...”

Porque la cultura vasca no se puede concebir hoy en dia sin ellos. Los colocaremos al mismo nivel que Chaho, Campión o Etxepare, junto con Laboa, Lertxundi, Ordorika, Itoiz y otros maestros/as.

“Esta es la despedida”, el día esta a punto de acabar. Las nubes se tintan de rojo y no hay otro momento en el día donde la luz luche tanto, y el sol se desangra en esta batalla. El instante del Cielo Rojo. Oscurece y la noche llegará, es el momento de los cuentos. ¿Qué haremos?¿Contaremos a nuestros hijos cuentos de otras épocas, con nostalgia, dando a la noche por vencedora? ¿O les contaremos el cuento de quiénes fuimos, quiénes somos y quiénes seremos, para seguir siendo, cantando y soñando, porque mañana el amanecer retorna? ¿Recordaremos historias, solamente, o seguiremos escribiendo nuestra Historia, también?

Esperando que suceda lo segundo, de todo corazón gracias, Oskorri, por este cuento que nos habéis contado durante vuestra vida y las nuestras.

“Colorín colorado este cuento se ha acabado”