2015-06-09

Barikuan, Balmaseda

Epele Kherauzale!

Bariku honetan Balmasedan egongo gara Skamata tabernaren urteurrena ospatzen Mikel eta konpainiarekin. Egitarau oso bat antolatu dute bariku iluntzerako. 20:30ean hasiko da festa "Estrellas ahumadas" ekitaldi komikoarekin batera. Ostean kontzertuak egongo dira. 22:15ean edo, gurea, eta gure ostean, Mucho bellamy taldea arituko da.

Animatu!