2015-03-30

BASQUE FEST - Ostegun honetan Bilbon

Epa!

Oporretan herria zaintzen geldituko zaretenontzako plan paregabea daukagu:

Ostegun honetan, hilak 2, Bilboko plaza barrian Aiko taldearekin batera arituko gara.

Haiek 19:00etan hasiko dira eta jarraian, 21.00etan, guk hartuko diegu lekukoa oholtzan. Taberna ibiltariko lagunak  alde zaharretik ibiliko dira ere tabernaz taberna... Kriston giroa alegia...

Guzti hau eta askoz gehiago Bilboko Udalak antolatutako Basque Fest jaialdiaren egitarauaren barruan.

(Kanpora ez bazoaie...) ez duzue aitzakiarik! Erdu! ;)