2014-10-01

Iruñeako geldialdia atzeratuta

Egun on, gazteok!
Iruñara joateko motxilak prest genituenen, tamalez, esan berri digute Kheraurenak ez diren bestelako arrazoiak direla eta atzeratu behar dela ostiral honetan geneukan hitzordua Garazi Tabernan. 

Lastima itzela eman digu ilusio handia baikenuen Nafarroa Garaiko bira honekiko. Espero dezagun halere, laster erresumaren hiriburura eraman ahal izatea gure Bizkaiko kresala. Bitartean, jarrai diezagukezue gure webguneko agendan iragartzen diren emanaldietan.

Gora Lingua Navarrorum!!