2014-08-31

Anzotik Larrabetzura

Asteburu honetan ezin hobe ibili gara. Lagun on batzuen etxean jotzen, bazkaltzen... primeran pasa genuen KERMANZON! Eskerrik asko Kerman eta Itziarri bereziki eta beste guztiei...

Gaur Kheutar batzuk lanera itzultzea tokatzen zaigu baina zama hori hobeto eramateko arratsaldeko 19.00etan Larrabetzuko Goikoelexalde auzoan arituko gara. Lagun artean berriro, etxean berriro! Opor osteko sindromea gurekin arindu nahi baduzue pasatu gero Eleizaldetik!

Hemen dekozue zapatuko iruditxo batzuk... on egin!