Gabi de la Mazak beste kharaoke bat prestatu du gure kanta batekin; Nevada, alegia.
Kristonak EEBBetako euskal artzainen aintzineko argazkiak... Gora zu Gabi!
Gabik egindako bideoa kanta honen inguruko kontu pare bat azaltzeko aprobetxatuko dugu . Abesti honen bertsoetan holakoak esaten ditugu: "Ardi galdu etorkina, bertokoentzat zikina" edo "Aiztokadak bihotzean ta makalen azalean". Bertso hauen zergatia ondorengo testuan aurkituko duzue:
"...Iparamerikarren eta euskaldun artzainen arteko erlazioa ez zen oso ona izan. Hango abeltzainek arrotz ikusten baitzituzten. Gainera artzaintza, amerikar mendebaldean mespretxatzen zen lanbide bat zen..."
"...Artzainek, beraien ardurapean milaka ardi eramaten zituzten eta hauek jasaten zuten bakardadearen ondorioz, askok, zuhaitzen enborretan, idazkiak eta zizelkatuak egiten zituzten. Marrazketa hauek egiteko, aiztoa edo atzamarretako atzazkala erabiltzen zuten. Horretarako makalak oso onak ziren, pentsamenduak eta oroimenak idazteko ehun ezinhobea baitzuten..."
(www.mintzalagun.com)
Testu osoa irakurtzeko, sartu hemen.