2014-05-05

ESTATURIK GABEKO HERRIALDEEN MUSIKA JAIALDIA GALDAKAON



Kaixo Kherauzale!

Ostiral honetan Kheraualdia entzuteko aukhera izango duzue Galdakaon, estaturik gabeko beste nazio batzuetako lagunekin batera.

Gauari hasiera emateko Galdakaoko Andramari taldeko musikariek Euskal Herriko pieza batzuk joko dituzte. Jarraian, eta Euskal Herritik atera gabe, gure txanda izango da eta belada bukatzeko Eskoziako Mánran taldeak beraien herrialdeko doinuak erakutsiko dizkigute.

Emanaldia 21.00etan hasiko da Galdakaoko Kurtzeko plazan, eta guk 22:00ak bueltan joko dugu. Asteburu osoko programa hemen ikusi ahal duzue.

Aste ona izan eta ea ostiralean elkar ikusten dugun!