2014-05-21

AUKHERA DISKOA AURKEZPEN KONTZERTUA IGORREN BARIKU HONETAN

Kaixo Kherauzaleok!

Zita garrantzitsua daukazue bariku honetan Igorreko Lasarte Aretoan arratsaldeko 20.00etan. Bertan gure disko berriaren aurkezpen ofiziala egingo dugu, eta horretarako diskoan parte hartu zuten lagun batzuk  gurekin arituko dira eskenatokian. Guretzat kontzertu berezia da eta zuek ere ezin zarete falta Kherauko familikoa baitzarete.

Sarrerak 6€tan jarri dituzte  eta Lasarte aretoan bertan erosi daitezke. Animatu!
Bestaldetik, diskoa ere, Igorren salgai  duzue Zazpi Haizetara. Euskal Herriko Produktuen dendan, Lasarte areto aurrean.