2013-11-18

Inkesta!

Aspaldiko Kherauzaleok!
zelan bizi?

Hemen gara ba! ez gara urtu udako beroaldietan ezta izoztu ere udagoienaren eraso bortitz honetan. Halere, aitortzen dizuegu gure gordeleku sekretuan sartu garela aro berri bat diseinatzeko asmoz eta, bueno, asteak joan zaizkigu hegan...

... gure asuntuetan buru belarri murgilduta genbiltzala, zuokin akordatu gara. Izan ere, sarritan esan dizuegu zuok ere KHERAUren parte zaretela, eta egia esan, udan gure inguruan egon zaretenok horren lekuko izan zarete. Bada, beste behin ere, zuon laguntza behar dugu: emanaldi berria prestatzen gabiltza eta ebatzi behar dugu aurreko diskotik zenbat kanta mantenduko ditugun eta zeintzuei emango diegun atsedena. Emanaldi berri hori denon gustukoa izatea nahiko genukeenez, zuon iritzia jasotzeko galdetegitxoa prestatu dugu. Sartu eta lagundu iezaguzu errepertorioa osatzen!!


Klikatu hemen inkesta egiteko



Hauek izan dira inkestako emaitzak:



ESKERRIK ASKO!!