2013-08-30

Urdufolk - Urduña

Epele Kherauzale! Hona gatoz berriro...

Libre zauzie zapatu honetan, hilak 31, abuztuari agur esateko?
Guri oporrak bukatzen jakuz, hala ere, Urduñako urdufolk jaialdian poz-pozik arituko gara.
Psikologoek horrenbeste komentatzen duten opor osteko sindromeari aurre egiteko formula dekogu.
Gaur ostiralez, Tejedor asturiarrak eta Faltriqueira galiziarrak ikusteko aukera izango duzue.
Bihar jaialdian Zaragozako MAUT taldea ta Toledoko THE FATTY FARMERS taldeek ere joko dute (gurekin batera noski).
21.30etatik aurrera Nazioarteko banden lehiaketari hasiera emongo dotsegu.

Animeu!!!!!!