2013-04-09

Bariku honetan, Hondarribira!

Aupa jendemodu!!

Neguko akabuko elurtea pasata eta udako tirantedun kamisetak jantzi baino lehen, udabarriko denboraldiari ekiteko ordua ailegau jaku: mugaldera goaz!! Izan be, bariku honetan 22:30etatik aurrera Hondarribiko Banako Tabernan egongo gara, Bidasoatik honago.

Barikukoa ez da alarde makala izango, Hondarribiak merezi lez, neguko hotzean KHERAUtegian landutako ale barriren bat egongo da entzugai; eta zelan ez, geure klasiko gehienak bere entzuteko aukera izango dozue...

Halandaze, mugaldeko Kherauzaleok: erduze Hondarribira eta gozatu geugaz!



Ikusi Banako taberna mapa handiago batean.