2013-02-21

IBILALDIA 2013. AURKEZPENA

Oraindik extraofiziala bada ere, Kherau taldeak aurtengo Ibilaldiaren kanta konposatu eta grabatu dugula aurreratu ahal dizuegu. Datorren asteko ostegunean, otsailaren 28an, goizeko 10:30ean Bilboko Kafe Antzokian Ibilaldiaren eta kantaren aurkezpena burutuko da.
Kanta Aldapa Leunduz deitzen da, aurtengo leloa bezala eta lagun batzuen laguntza izan dugu kanta grabatzeko, baina hori datorren astean zehaztuko dizuegu aurkezpena egin ostean.

Bitartean, honako bideo honetan dastatu dezakezue zer nolako kanta egin dugun. Iñauteriak direla eta,  Portugaleten eta Sestaon kanta entzun eta dantzatzeko aukera izan dute eta.