2012-12-04

KHERAU Durangoko Azokan

Epale KHERAUzale!!

Azaroa atzean utzi eta abenduan sartzeko gauden trantze honetan, Kheraukideok fedearen bideari ekiten gabilzkio. Izan ere, aurrekoan Zamudioko elizan aritu ostean, hurrengo abenduaren 9an, iluntzeko 20:00etan eta domekaz, Durangoko katedralean joko dugu beti bezain gogotsu... bai, bai, hala da, PLATERUENAn izango gara aurtengo EUSKAL LIBURU ETA DISKOAREN AZOKAri amaiera emateko.

Bolo berezia izango da guretzat, urte biko joan-etorriko zikloa bukatuko baitugu, hain zuzen, bidea ortozik hasi genuen lekuan... buff! arin joan dira akabuko 24 hilabete baita 40 emanaldiak ere... akaso, zuotako batzuek ikusi gintuzuen 2010eko Durangoko Azokan diskoa aurkezten, bada, bertara gatoz bueltan urte biren ibileraren ostean.

Aurrekoaz gain, beste berezitasun batzuk ere izango ditu Plateruenako boloak. Gauzak ondo bidean, azkeneko asteotan birdiseinatutako ikuskizuna eskaintzeko moduan izango gara, eta hori gutxi balitz, sorpresarik ere ez da faltako... ... ez itxaron youtubeari eta erdu!!

Argazki hau duela bi urte atera ziguten Durangon... Kherauk emandako lehenengo kontzetuan.  Zahartu gara?