2012-11-06

EH SONA-BARTZELONA ETA FOLKEAN-DIMA

Hurrengo asteburu honetan ere atseden barik ibiliko gara:


Ostiralean, azaroaren 9an, Bartzelonako Euskal Etxean egongo gara EH Sona Musika Jaialdiaren barnean. Kontzertua 20:30ean edo hasiko da eta 3€ko sarrera ordaindu beharko da kontzertua ikusi ahal izateko.


Larunbatean aldiz, azaroaren 10ean, bueltan egongo gara Euskal Herrian Arratiarako bidea hartzeko. Dimako Folkean Jaialdian egongo gara Korrontzi taldearekin batera. Kasu honetan ere, kontzertua 20:30ean izango da, herriko frontoian.