2012-10-29

ASTEBURU HONETAN, BERMEON ETA GASTEIZEN: KHERAU + RIU

Kaixo Kherauzale,

Asteburu honetan Kataluniako lagun batzuk (RIU taldea, hain zuzen ere) beraien diska berria aurkeztera hurbilduko dira Euskal Herrira eta geu haiekin batera ibiliko gara kontzertu pare batean.

Lehenengo zita Bermeoko Kafe antzokian izango da, azaroaren 2an, ostiralez. Kontzertua 21:00ak  aldera hasiko da, (zehaztu behar digute) sarrera 3€koa izango delarik.


Bigarren geltokia aldiz, Araba aldean izango da, Gasteizko Jimmy Jazz Aretoan. Azaroaren 3an, larunbatean, gaueko 21:00etan puntu puntuan hasiko da. Sarrera 5 eurotan salduko da.

Aste laburra eta ederra pasa!