2011-11-29

KHERAU TALDEAREN SEIGARREN HANKA


Joan den 2010eko abenduan hasi zen KHERAU taldea emanaldiak ematen. Ordutik hona, 16 bolo egin ditugu eta laster, urtea polito amaitzeko, hamazazpigarrena egingo dugu Gipuzkoan. Halere, honen berri beste noiz edo noiz emango dizuegu.

Atzera begiratze honetan, zertxobaitez ohartu gara, oharkabean igaro zaiguna. Izan ere, ia hasieratik taldeari laguntzen izan dugun seigarren kideaz gatozkizue gaur. Lehenengoz, doakiola barkamen eskea, zeren eta, alferkeriagatik edo,  ez baitugu ofizialtzat eman orain arte. Kherauko seigarren hanka hori ez daukagu eskenatokian, soinu mahaian baizik: Iker Aginaga soinu teknikaria.

Eskarmentu handiko soinu teknikari hau Urgabe edo Korrontzi bezalako taldeetan ibilia da soinu lanetan eta urte honetan zehar ezinbesteko bihurtu da Kherauko kontzertuetan. Ondo etorri Kheraunibertsora Iker! eta urte askotarako!