2011-09-25

Meatzariak eta itsaskia, GALLARTA eta ZIERBENA

Meatzarien balada argitaratzearekin batera, lerro xume batzuk laga genituen diskoaren libretoan euron omenez, izandako bizimodu latza aintzako. Kostatik gertu behar egin arren, Trianoko mendietan akabuko hatsa eman zuten meatzari haiek ez zuten izango, seguru antzean, aukera askorik gure Kantauri Itsasoak ematen dizkigun jenero ederrak dastatzeko. Guri ostera, batzuk omentzeko zein jenerook probatzeko aukera suerta zaigu. Izan ere, asteburu honetan, Meatzaldean barna ibiliko gara. Lehenengoz barikuan, Zierbenan, Itsaski Azoka dela eta eta, bigarrenez, zapatuan, Gallartan, Sagarra Eguna ospatzen baita.

Emanaldi biak gauez izango dira:

ZIERBENAn: 20:00etan
eta
GALLARTAn: 23:00etan

Gauzak horrela, bertan ikusiko dugu elkar.
Ez hutsik egin!